ESKUBALOI OLINPIAR JOKOA
MULTIKIROLA

ESKUBALOI OLINPIAR JOKOA

DENBORALDI HONETAKO HIRUGARREN ETA AZKEN OLINPIAR

Guraso horiek:

Zeuen seme-alabekin egiten ditugun kirol-anitz saioetan lortu nahi ditugun helburuak osatzeko eta bultzatzeko, eskubaloi txapelketa antolatzea bururatu zaigu, testu inguru lehiakorrago batean eta azken aste hauetan eskubaloi saioetan landu ditugun trebetasunak eta abileziak erabiltzeko.
Aukeratutako eguna hurrengo maiatzaren 25a (asteazkena) izango da. Zeuen seme-alabek 15:00etan egon beharko dute.
Txapelketa La Salleko Kiroldegian izango da.
Helburuak lortzeko, zeuen seme-alaben presentzia eta puntualitatea oso garrantzitsuak dira baita arropa eta oinetakoak eramatea ez ahaztea ere.
Olinpiada 16:00etan bukatuko da eta bukatu eta gero askari bat prestatuko dugu multikirolaren urtea agurtzeko.
Zalantzarik izanez gero, galde diezagukezue inolako arazorik gabe.
Agur eta laster arte, begirale eta koordinatzailearen aldetik.

PD: Ostiralean (maiatzaren 27an) ez da multikirola izango.