SASKIBALOI OLINPIAR JOKOA
MULTIKIROLA

SASKIBALOI OLINPIAR JOKOA

DENBORALDI HONETAKO BIGARREN OLINPIAR

Guraso horiek:
Zeuen seme-alabekin egiten ditugun kirol-anitz saioetan lortu nahi ditugun helburuak osatzeko eta bultzatzeko, saskibaloi txapelketa antolatzea bururatu zaigu, testu inguru lehiakorrago batean eta azken aste hauetan saskibaloi saioetan landu ditugun trebetasunak eta abileziak erabiltzeko.
Aukeratutako eguna hurrengo urtarrilaren 14a (asteazkena) izango da. Zeuen seme-alabek 15:00retan egon beharko dute (aldagelenaren sarreran) eta olinpiada 16:45etan bukatuko da.
Txapelketa La Salleko Kiroldegian, aterpean eta gimnasioan izango da.
Helburuak lortzeko, zeuen seme-alaben presentzia eta puntualitatea oso garrantzitsuak dira baita arropa eta oinetakoak eramatea ez ahaztea ere.
Zalantzarik izanez gero, galde diezagukezue inolako arazorik gabe.
Agur eta laster arte, begirale eta koordinatzailearen aldetik.